Praktikak, Amstel Gold Race, FC Zwolle…

Urzelaien EL-EI inguruko azañan zai naon hontan, azkenaldiko berri emangoizuet.

Gaur bertan bukau ditugu praktikak eskolan. Oso eskola ona egia esateko, eredu alternatibokoa. Irakasleakin ere oso gustura eon gea. Gea, ze enaiz bakarrik eon. Nerekin batea, Nuray turkiarra eta Neus -Paisos Catalaaanss, Valentzikoa zehazki- izan die. Jatorrak bik, nahiz ta gure lagun turkiarran salidak aipagarrin izan maiz, bere Otomandar inperioan inguruko gorazarreak eguneroko kontua izan dielaik. Klasek — inglesez eman izan ditugu, gure herrialdea aurkezteko. Klaro, askotan ni espainol huts bat nintzen beraientzako, eta toros+flamenco binomioa gainditzea izan da helburua. Aurkezpenetan Euskal Herria, euskera, bertako kultura -janaria -sagardotegin idea gustau zaiela uste det-, musika -Ran rober ran kantatzen RISAS-, klima, kirolak, eta babar eta babar- esplikatzen ibili naiz eta nik uste azkeneako zeoze harrapau duela, eta Iñigo -Inego, Nego, Niko… ez due asmatzen belakon nere izenakin-, Baskenlandekoa dala ulertu duela. Gaur azkenengo eguna zala ta, opari pila bat eman dizkigue bakoitzai: Holandako karamelo tipiko batzuk -regalizezkok-, gela apaintzeko globo hostia bat -eh guay dao-, Holandako farmer-ek erabiltzen duen zapi tipiko bat, Queens Dayrako -al loro apirilak 30n hemen montatzen dan juergara- indumentaria… Irakaslea ere earki portau da beti gurekin oseake ezin kejau!! Jende jatorra bai jauna.

Azkenengo iganden, berriz, Valkenburgea jun nitzan, Maastricht ondoko herri batea, Amstel Gold Racea bertan bukatzen dala ta karrera ikustea. Nere konpañero izan behar zan Josebak -klaseko euskaldun bat- kale in zin azken ordun, oseake bakarrik jutea besteik enun euki! 3 orduko tren biajean ondoren: Maastricht. Bakarrik jun bai, baino biden Rik holandarrakin juntau nintzen, bea ere Valkenburgea zijola ta trenen. Gero, Anoeta eta Lazkaoko bi euskaldunekin ere eon ginan, baita beren ondon zeren Singapourreko Danson gazteakin ere. Azken hau puto amo latza, portzierto. eguna oso ondo jun zan, ta hemen uzteizkizuet argazki batzuk.

Maastrichten “Musti” Kebab ikusi ta nola ez nion ba argazki aterako… Gainontzeko argazki dnak ere Maastricht edo Valkenburgen -Cauberg- ateratakok dia.

 

Ta bukatzeko, FC Zwolle. Lengo ostiralen igo zien futboleko Eredivisiera, hemengo Primerara, alegiya. Argazkia igotzea ez det lortzen baino bueno, hiriko plazan eszenario bat montau zuen, txozna batzukin eta ingurun, eta kriston jendetza bildu zan. 20,000 pertsona inguru zerela esan zuen, jakizu. Asko zeon, desde luego.

Bueno ba, beste baten gehio….

Ondo segi!

Eguraldi exkaxakin batea…

idazteai ekin diot berrize!

Ikusita txingoi pesozale horrek bakarrik idazten dola maiztasun minimo batekin, zeoze idaztea dignau naiz.

 

Futbolazalentzat:

FC Zwolle, hiriko taldea. Eredvisiera igotzeko aukera handik ditu aurten. Lehenengok dijoz Holandako bigarren mailan, ta tarte polita daukate jornada gutxi geatzen dielaik. Oin dala aste batzuk partido bat ikustea jun nintzne hemengo lagun batekin, Eric zaharra, ta 3-0ko garaipenarekin etxera. Giro earra, batez ere, Eric ta honen kuadrilakok fondo baten jartzen dielako beti, rollo hooligan, partido guztia zutik kantatzen. Apirila bukaerarako liga bukatze omen da, esangoizuet juerga giroa daon hemen Primerara igota edo bajoi galantakin dauden.

Por cierto, zerbeza saltzen due estadio barrun, eskertzekoa. Ikasi dezatela Argixaoko kantinan!

 

Groningen ingurun ibili ginen lehengo baten ta hemen bertako argazki bat. Egia esan, hemen edozein hiritan atera daiken argazki bat da.Baino bueno, por kuariosidad!

BIzikleta pila hau kanaletik ateratzen omen due. Jakizu zenbaten behin pasatzen dian kanala garbitzea.

 

Hemen ere aurkitu deu KU antzeko garito bat, hain KU izan gabe, klaro. Eureka do izena, lokal sozio-kultural deitzen diote. Kontzertu ugari astero, bideo emanaldik, tailerren bat o beste… GUAY. Preziok ere merkek, oseake double GUAY. Azkenengo kontzertua hardcore-crust antzeko bat izan zan, latza kontzertua ta bazeon jendea ikusten -60 inguru? halakon bat-.Interesa badauke norbaitek, jo zuen talde bat hauxe, Sloth taldea.

Ointxe ezer gehio etzait okurritzen… Idatziko det aurreago gehio!

 

Ondo segi denok!

 

 

El mero norte, wei

Que tranza jotos?

Por actualizar un poco esta madre, os platico que pasado mañana volaremos hasta Tijuana, a ver como le hacen allá en el norte. Y ya que estamos pasaremos al gabacho a ver a los gringos culeros y a nuestros compas hispanos de San Diego y EL EI.

Besterik gabe, hemen ziur aski ostiralen ikusiko deun kontzertu baten myspacea. Toquín crust en tijuana, MIEDICO me da

http://www.myspace.com/maladiemaladie

Besines!

PD: Va San Pedro y le dice a dios… y se va

Edinburgh-Glasgow-Dublin

Ke pasa julais!!

Hainbat mobida medio ezin izan deu oinarte gure bidaia kontau asike hemen doa (batez ere Van Makenri-k eskatuta) (Garridok idatzia eta Haritzek modifikazioak egina.

Ba gure bidaia bartzelonan hasi zan dala pare bat aste, baino bueno, hori hobe beste bateako uztea…  (Beste bateako uzteako arrazoia galdetu Garridoi). Otsailak 12n, igandea, atsalde-iluntzen edinburgh (edinbra) alderuntz abiatu ginan.

Esan beharra dao hiri oso polita dala, baita azalera haundikoa ere, baina zentroa dana nahiko txikia da. Etxe guztik bajuk eta gris-beige kolorekok (muy rollo medieval). Gaztelu bat dao baita zentron, nahiz ta ez ginan sartu barrua ordaindu in bar zan ta..ez zon merezi. Iñigok berlinen in zon bezalaxe, guk ere freetour bat in genun ta hirin historioa pixkat kontau ziguen gainetik 4 ordutan, burke & hare, eskoziaren independentziaren ibilbidea, hau da, independentea zaneko gorabeherak, Acta de Union-an sinadura, bertako gaztelun daon harri garrantzitsu baten historia (harri oi daon tokin eskoziak gobernauko dola esatea ta oin dala gutxi inglaterrak eskoziara bueltau do Londresen lapurtuta zeukielako oin dala ehundaka urte, ta kasualitatez horren ondoren parlamentua berreskurau do ta uain independentziatik oso gertu dare). Nahiko interesantea egia esan.

Ghost tour izeneko bat ere in genun, norbaitek ez bazekin edinburgo nahiko ezaguna da mamu eta espiritu buruzko istoriongatik, ta tour hontan hainbat kontau zizkiguen. Aipatu ere lurrazpiko hiria daola edinburgon, garai baten erabilitakoa (kale batzuk gainen tetxua jarri zuen ta ola kale horren gainen beste kale alternatibo bat zeukien, behekoa lurrazpin ta goikoa al aire libre). Gaur egun azpiko kale hoietako batzuk deskubritu ditue ta ola, interesgarria baino ez genun ikusi bakarrik informau in gintuen.

Beste baten re edinburgoko mendi altuenea (250 m nada especial) igo ginen, Arthur´s seat (el trono de Arturo erderaz).


Bukatzeko aipau beharra behin “juergan” (ola jartzet ze kasualidadez bukau genun ezer etzeon ta…) leku nahiko vip baten bukau genula, hori bai, mendiko botak kendu gabe (ez dakit nola sartzen utzi ziguen bertan zeon jendea ikusita). Kalen ikusten etzien neska politt guztik bertan zeuden… Kontutan euuki barda dena ti-ta ixten duela, museo ta olako gauza guztik 5etan itxita dare (parkek inkluido) ta gauen taberna ta juergako gauza guztik ti-ta rebai, otro modo de vida!

Ah! ta jardin botanikoa re ikusi gendun, igartzan anaiak gomendauta igartzan bidez, eskerrikasko gomendiongatik!

Hurrengo urratsa glasgow-ea juteko autobusa hartzea izan zan. Hiri oso industrial eta utzia, beraz, ez deu asko hitzeingo honi buruz oso interesgarria ez zitzaigun iruitu ta… norbaitek zoze jakin nahi bado galdetzeko. Hori bai, hilerri baten argazki politta atea gendun (eta-ko hildakok eongo oteie hor enterrauta?) ta baita ingalaterrako bere garaian lehen ministro edo olako zoze zan baten estatuai indako boikot kuriosoa.

Azkenik, Dublin!! Hemen ostiral gauetik astelehen goizea eon ginan, ustet nahiko ondo aprobetxatuz, nahiz ta guinnes fabrika ikustea ez ginan jun (eske ia jende askok galdetu digu). Ba larunbata egun konpletua izan zan, goizetik beste free tour bat, ta gauetik (gauai 7:30 deritzot) night tourra in genun. Iñigok gomendatzen ez don arren, ustet guk gomendau beharra daukeula ze nahiko ondo pasa genun taberna batetik bestea Temple – Bar zonaldetik azkeneako mozkor polita hartuz. Pinta batekin tekila bat ematezuen ta ola… beste guztia imaginau daikezue! Ta hurrengo egunen resaka, asik dublin-etaz %100 gozatzeko egunen bat geio ondo etorriko zan! (lehenengo argazkia Occupy Dame Street mugimenduko akanpada da).

Hau izan da guztia nahiko laburtua, asike zoze gehio jakin nahi bazue galdetu daikezue, guk erantzungo deula ahal deun modun.

Besteik gabe “esto es todo amigos”

Lin, lin, Ber-lin

Uojojou!

Zer pasten da?

Urzelaien bidaia exotikorik ez dakart, baino Berlinen lau egunetan ikusi daizken argazki ta kontu batzuk bihoazkizue paragrafo hurrenkera hontan.

Hostalea iritsi ta lenengo in beharrekoa: Freetour bat lotu, hirian zatin bat erakutsiko dizun guia bat. Internetetik ere lotu leike Freetour bat, aukeran. Free izena denoi gustatzen zaigu, ze guia hau berez debalde da, baino azkenen ez da hain free izaten, norberak bere borondatea eta guia horrek merezi don dirusaria eman behar baitzaio. Kasualidadea, guia bera Bilbokoa zala ta egia esan, oso tipo ona zan, deneako laguntzeko prest, tabernak eta afaltzeko lekuk gomendau zizkigun, ze egunetan ze ikusi geneiken, museo batzuk gomendau zizkigun, beste batzuk deskartau… Jorge zaharra, tipo jatorra zan. Bere helbide elektronikoa ere eman zigun, lagunen bat junezkeo berekin kontaktun jartzeko.

Hiriko parte famosoenak erakutsi zizkigun, tarten Alexanderplatz, Brandenburgoko Atea, Judion erahilketan memoria-parkea, Sinagogas varias, eraikin inportantek, Tiergarteneko parkea, Reichstag -parlamentua-…



Bien, oain artekoa ondo, dena ikusi beharrekoa. Baino Berlin beste hiri askotatik desberdinduko dona ez det uste esan dituten eraikin ta parke hoiek dienik. Kalen jende asko ibiltzen da orokorren, zerbezak eskun haietako asko. Oso bizia da hiria, halare ikusitakoan arabera, denen gainetik Turkon auzoa, Kreuzberg, azpimarrau nahi det. Ostiralero, errekan ondon merkatu bat montatzen due. Musika talde bat zeon jotzen ingurun, jendea bertan bazkaltzen ere… Leku interesantea auzo hau. Gauez ere eon ginen, eta afaltzeko mila toki daude, nik uste ez detela sekula ikusi hainbeste, taberna, pizzeria, burger, kebab… auzo baten inoiz. En fin, inoiz Berlinea junezkeo, bixitau beharreko lekua, Kreuzberg.

 

Auzo hontatik gertu daude autogestionatutako kultur-etxe/taberna/fabrika okupatu batzuk. Gu Casiopeia izeneko lokal baten izan ginen, nahikoa berandu zan ta berandutu in zitzaigun baino berrize junezkeo, inguru hori nahiko interesgarria iruditu zitzaiten. Hiriko erdialden daon Tacheles kultur-etxe/alternatibo/okupatun ere izan ginen. Dirudinez, hemendik gutxira eraikina bota nahi do udalak, ta guk ezin ba Berlinetik jun Tacheles ikusi gabe. Nahikoa famatua da artista askok beren lanak jartzen dituelako hor edozeinek ikus ditzan. Ordain dala urte batzuk mugimendu okupak indar gehio omen zeukan, baino bueno, oraindik ikusten da badao subkultura bat inguru hortan.

Berlineko leku esanguratsunetariko bat oaindik ez det aipau, ordea: Muroa. Oraindik 1,5km zutik dao, eta bertako artistak graffiti eta margolanak inda ditue muroan. Badaude nahikoa graffiti ezagunak, oseake posible da ondoko argazki hauek ezagutzea.

 

Sachsenhausengo kontzentrazio kanpon ere izan ginen, Berlinetik trenez 30 minutura daon herri baten. Egia esan, inpresio handia iten do nola hainbeste jende eon zeiken hor lanen, torturapen, ia ezer jan gabe… En fin, kosta iten da imaginatze hutsa ere nolako astakeria izan zan. Bixita honek ere merezi do, hori bai, beharrezkoa da guia batekin jutea bestela, bate enterau gabe atera daikezu bertatik eta ez da plana.

Gaueko freetour bat ere in genun, baino egia esan, eraman ziguen tabernak etzuen lau puxtarri balio oseake ez zait oso gomendagarria iruditzen holako tour bat hartzea.

Ez det garbi esan, baino bai, asko gustau zait Berlin. 4 egunetan nahizta ahalik eta gehien ikusten saiau, oso idea orokor bat bakarrik hartu leike. Berrize bueltan jungo naizela garbi dauket, berandu baino len! Edozeini gomendatzen diot Berlinea jutea, ahal bada 3-4 egun baino gehio, astebeterako jutea onena!

Ta hoixe da, egun hauetan jo ta fuego ibili gea oinez, albergeko gosariko selfservicen prestautako bokata tristek janez, ta hirian alde batetik bestea denbora guztin! Beste ezer ez, baino intensok behintzat izan die egun hauek.

 

Nere partea kunplitu det, oain zuei tokatzen zaizue zeoze idaztea kabrones!

 

PD: Ez dakinantzat, biajen 7 neska ta ni eon ginen. Horrek dakarren gauza on ta txarrekin!!!!

 

Argazki txorra-extra batzuk:

 

Orbesen ametsetako postua:

Hartz batzuk kalea zaintzen.

Don Viton volidoa gidatzeko prest:

Piperfest wonderful

Bagoazela ba Berlin aldea. Bueno etzi goaz, Spring Holiday -datorren astea jai daukeu, aste santun ordezkoa da more or less- dala aprobetxauz, larunbaterarte goaz RDA zaharrera. Oso erakargarria iten zaiten hiria da, gogo handik ditut juteko, oseake bueltakon kontaukoizuet zemuzko biajea izan dan.

Lehengo baten, Zwolleko mexikano baten afaltzen gendela, ze topauko gure mahaian ondon ta Bilboko The Cherry Boppers taldean pegata pare bat pegauta! Mexikano hontan jotakok omen die…

Atzo bertan ere kontzertu batzuk zerela enterau nintzen, bizikletan 2-3 minutura. Nahiz eta ez ezagutu taldek, ez neukan beste zereginik, ta debalde zan, oseake hor jun nintzen. Lehenengo taldea, ba etzeon gaizki, se dejaba escuchar. Aitzolei gustauko zitzaion. Ez hartu gaizki baino Friends-en I’ll be there for youuuu jotzen aitu zien, besteak beste. Hori bai, bigarren taldea… Ohmygodness. Eskuak kopetara. Emo itxurako 5 gizajo, lehenengo lerron aurrez sinadurak eskatzen ibili zitzaizkien neska kudrila. Konfidantza botoa eman ondoren lenengo abestin, bigarrena bukau orduko jun in nintzen tabernatik. Gehitxo nere katadura moraldun batentzat. En fin, beste baten kontzertu hobea tokauko al da!

Nahiz ta ez apreziau ia, atzo nahigabe erosi genun piper berdezko ogi barra hau uzten dizuet piper zalentzat:

PD: Manex, aurten MB-n berrize GPSkin o ze?

Informe del estudio de campo del comandante Urçelao (2)

Zer moduz errefuxa alaenak?

Gaurkoan, konkiseko bokatxankla alu horri esker gori-gori dabilen gai bati helduko diot: Kuba, noski. Beraz, ez dezagun debora gehiagorik galdu, heldu zuen pingak eta guazen!

CUBA

Ia hiru aste dia handik bueltatu nintzela eta porkulotan gelditzen danaren sentsazioa daukat baino bueno, pereza gailenduz, hitz emandako kronikatxo bat iten ahaleginduko naiz.

Hasteko, datu batzuk:
- Kuba herrialde partikularra da (bai? no jodas) eta hori bidaiaren hasieratik nabari den zerbait da. Hasteko, bi txanpon desberdin daude, CUC-ak eta peso Kubatarrak: lehenengoak ia dolarraren parekoak dia, konbertibleak, eta bigarrenak 1/24 Cuc-ko balioa dute. Hotelak, “casa particularak”, jatetxe onak… Cucekin ordaintzen dira eta kubatar gehienak pesoak erabiltzen dituzte (tontoa ez den turistak ere bai), pesoekin funzionatzean asko aurrezten da.

- Turista batek ezin du edozein kubatarren etxean gelditu, “casa particular”-ak daude, estatuari impostu berezi bat ordaindu behar diote bertako jabeek negozio pribatu hori martxan jarri ahal izateko. Hotelak ere estatuarenak dira. Casa particular baten prezioa 20-30Cuc tartean dago. Horrelako negozio bat ez daukan etxe batean gelditzeak marroi dotorea ekar diezaioke jabeari (gu egon ginen egun bat baino gehiago eta eskapada dotorea in gendun)

- Turistentzako prezioak desberdinak dira museotan (askoz ere garestiagoak), garraioa ere garestiagoa da guretzat. Halere, turista kuban erregea da: inor zure inguruan dabilela ikusten badu polizia batek, marronako kubatarrarentzat (honen adibideren bat aurrerago)

- Hilabetero “cartilla de racionamiento”-a jasotzen dute, hortik zehar neukan apuntauta ze dakarren baino ez det aurkitzen, ya lo siento. Halere, jende gehienak esan zigunez, kartila horren bidez bi astetako otorduak bete ahal dituzte, gutxi gora-behera.

- Blokeoarena ez daukat esplikatu beharrik, ala? Badazpadare: http://es.wikipedia.org/wiki/Embargo_de_Estados_Unidos_contra_Cuba

- Gutxieneko soldata 225 pesokoa da, garbitzaile eta seguratena.

- Auzo bakoitzean CDR bat dago (Comité Defensa de la Revolución), boluntarioez osatua, bertan bigilantzia lanak, auzoa hobetzeko ekimenak edo odol bilketak aurrera eramaten dira, adibidez.

- Eskola debalde da eta ospitalak ere bai. BEHARREZKO medikamenduak debalde dira, besteak ez.

- Kuba seguraski munduko estatu solidarioena da, adibidez, bertako medikuan nonnahi daude (Haití, Angola) eta bertako unibertsitatean dauden atzerriko ikasle gehienak herrialde pobreetatik etorritakoak dira

- Atzerriko marka bakan batzuk bakarrik aurki daitezke: Nestle adibidez, edo kotxe marka korearrak. Marka hauetako bakoitzarekin estatuak iten ditu tratuak. Ah, ahaztu coca-cola, TUKOLA esta en la casa.

- Interneta izateko baliabideak ia nuloak dia, hirietan estatuan ciber bat edo dago ta oso jende gutxik dauka interneta etxean.

…. eta beste hainbat gauza gehiago, aurrekoan bezela, interesatzen zaizuena galdetu ta lixto….

Bueno, eta datu sorta batez gain testu bat ere eskaini beharko.

Kubako jendeak bokantxanklismorako joera dauka, daitort. Lehenengo egunetik bertako jendearekin kontaktuan izan ginan, casa particular horiek daukaten gauza onetako bat. Ezagututako gazte ia guztiak bertako “egoeraren” aurka daude, kakotxoak jartzen ditut beraiek ere ez dutelako askotan oso ondo adierazten zerren kontra dauden eta kontra egoteko arrazoiak ere ez dituzte gehiegi ematen. Nagusiak, bi: irlatik ezin irtetea (carta de invitación edo antzekorik gabe) eta zentsura omen dago. Arrazoizko bi pixu direla aitortzen det eta horren aurka egin beharra dagoela baina batzuetan, iruditzen zait, ahaztu egiten zaie inguruan nola bizi diren eta comunismoa utziko balute zer letorkien ez dutela ere oso garbi. Hau guztia gazte jendearen kasuan diot, helduagoak ia realistagoak edo “komedidoagoak” dira orohar beraien iritzietan baina denetik dago. Hori bai, kubatarrak dira, edozer esaten dizuetela ere dena ematen dute hori defendatzeko, arrazoien gaindi batzuetan.

Horrez gain, kuba oso segurua da eta hortaz harro daude. Gauez lasai asko ibili zaitezke Habanan zehar bakarrik eta orohar Mexikon baino askoz pobrezia gutxiago ikusten da, ez da umerik ikusten lanean (Mexikon uneoro) eta inoiz ez daukazu lasaitasun falta hori kalean zehar zabiltzanean.

Jendeari dagokionez, pasa dudan ezaugarri bat: sexuaz obsesionatuta daude. Hasieratik gure bidailagun txatien atzetik ibili ziren tipo gutziak (zoritxarrez neskak lotsatiagoak edo ziren, dirua erakusten ez bazenuen beti ere) eta sekulako elkarrizketa sexualsurrealistak ere izan ditugu batzuekin.

Ah, porro batek 4 cuc balio ditu eta zudurretik erretzen dute, verídico. Anekdota bezela kontatzekoa iruditzen zait nola egun berean bere pobreziaz eta salarioak jateko ematen ez ziola zioen batek gau batean porrotan eta putetan nola dirua gastatzen ibili zen.

Besterik gabe, ez daukat askoz gehiago idazteko gogorik, jakin nahi zenuten zerbait saltau badet galdetu ta pentsauko det erantzun edo ez.  Ginda bezela, hemen uzten dizuet guk indako ibilbidea: La Habana – Viñales – Soroa – Terrazas – La Habana – Cienfuegos – Trinidad – Santa Clara – Camagüey – Santiago de Cuba – Sierra Maestra – Santiago de Cuba – La Habana

Mapa: http://www.mapacartografico.com/gratis-26-mapa-politico-de-cuba.html

Besterik gabe, hemen argazki bat ene lagun Camilo Cienfuegosekin eta bertako mural batzuk.

Muxu bat, perras

Ez omen da Elfstedentocht-ik izango aurten ere!

Uste det esan nizuela azken astetan kriston hotza in dola (-19n bat tarten!). Kontua da, hainbeste hotz iten don urtetan kanalak izoztu iten diela, aurtengo kasua. Baino halako hotza, elurten batekin tokatzen dan urten -bai jauna, aurten bezela-, oaindik izotz kapa handiagoa pilatzen da kanaletan. 15cm-ko izotz kapa daon kanaletan, ice skating iteko ohitura daukie rubi@ hauek.

Unibertsitateko bigarren asten abixau ziguen, holako hotza iten segitzen bazon aurten Efstedentocht eongo zala! Tope emozionauta kontau zigun irakaslek, aurten segurona baietz, 15 urte ondoren! Klaro, gure zeesateek? aurpegia ere etzanez makala izango, bideo bat jarri zigun esplikau asmoz.

Frislandeko -Holandako iparraldea- 11 hiriburutatik pasatzen dan ice skating proba bat da Elfstedentocht, ibilbide guztia izoztutako kanal batzun gainetik pasatzen dielaik patinatzailek. Leeuwardenen hasi ta Leeuwardenen bukau.  XX. menden 15 aldiz bakarrik in due proba hau, beste urte denetan, izotz kapa etzan behar bestekoa -Mundu Gerrak zienen ere in zan, 1940,41 ta 42n-, eta azken aldiz, 1997n in zuen. Horregatik halako gogoa. Azkenengo edizion, 6-7 ordutan bukau zon irabazlek, lenengo ediziotan, ordea,  10 ordutik gora eoten omen zien patinatzen.

Nahiko xelebrea dirudi denak hasiera baten. Baino hemengo jendeantzat, negu garai hontan ez dao ez futbol ez txirrindularitza ez ezer. Periodikotan ere beste ezer ez da agertzen; portadan aurtengo Elfstedentocht. Elfstedentocht eta Elfestedentocht. Metereologon predikzion arabera patinauko ahalko zuen aurten por fin! Guk ere asteburun Frisland ingurura juteko plana inda geneukan -igandea izaten omen da eguna-, Zwolletik nahiko gertu geatzen da ta.

Baaaino, inorrek espero etzon euri egun batzuk etorri die, tenperaturak gora in due -positibon gaude, +1,+2 y así, muy locos!!- eta agur Elfstedentocht.

Pena da baino beste aurten baten izan beharko da.

Portzierto, hemen ere ihauterik ospauko ditugu asteburu hontan, erropa txungon baten bila hasi behar naiz bigarren eskuko dendetan…

Igande goiz resakatsu bat bizikletan Zwolletik.

Ez naiz ni sekula izan argazkik ateratzekoa. Bizikletan ibiltzekoa ere gehiegi ez,  nahiz ta gustoa ikusi ta entzun Usabiagan Txipooooliniren zangosagar gihartsuetako karraaaanpak edo De Andresen Vladimir Efimkin bat. Are gutxiago atzoko bederatzigarren flat-ean eta ondoren Het Vliegende Paardeko juergan ondoren. – Juerga kontubak beste egun bateako utzikoitut-.

Baino, bici y cámara en ristre, hortxe jun naiz Zwolle ezagutzea -oaindik ez deu asko ezagutzen!-. Hiria ezagutzeko modu onena, bertan galtzea omen da. Kriston pakea eoten da igande goizetan hemen, kotxeik apenas, jende gutxi kalen, bizikletan bat o beste… Lasaitasun ikiarriya jaun andreok.

Nik uste, argazkigintzarako afizioa hemen hartu behar detela. Ez dakit ondo enfokatzen, ezta argia, itzalak edo zooma tajuz erabiltzen, baino gustoa hartzen ai naiz honi. Holako parajekin, nola bestela.

Hemen uzten dizkiuet argazki ugari, gehienak kanalanak dia, izoztuta klaro, bertan ibiltzen dian barkuk hortxe dare kieto, muitu ezinda.

Bueno ba, beste baten kontaukoizuet beste kontu batzuk.

Zuek ere idatzi leikezue komentarion bat noizbehinka!

Benga pendej@s!

Zwolleko kontubak (2)

Bueno, hortxe dauzkezue Zwolleko argazki batzuk. Bi gure sukaldetio aterata dia ta hirugarrena edozein kale izan leike, bizikleta ugariz josita ofkors. Azkena, kanalan gainetik pasatzea zubi batetik ateatakoa da. Leku oso guapoa, argazkin ikustean bezela.

Bihar hasiko gea klasen ta ya jende gehio ezagutzen. Gure klasen suspuestamenet, austria, grezia, belgika, valentzia, bilbo, turkia, txekia eta alemaniko jendea eongoa, esangoizuet.Residentzin bertan espainol ugari dare ta askotan beraiekin eon izan gea, ez da onena hori klaro. Gainontzeko europarrekin komunikatzen saiatzea izango deu onena. Halare, atzo gauen Tim izeneko holandar kazetari jarto batekin eon ginen hizketan -bea ere hemen bizi da- ta Ezkioko txarla luze-zabal hoietako bat izan gendun goizeko 4k arte ia. Ona izan huan, bai jauna.

Hurrengo baten nere bizikletoia erakutsiko dizuet, frenopedal, argi intermitente, txirriñ eta guzi.

Gure bizilagunan txakurrak ere argazki bat merezi do, oseake hurrengo baten ia ateratzeioten bat. Itsusia bezain xalaua da, a partes iguales.

Benga gaztek! Ondo ibili!

Duig!

 

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.